Namibiako ordezkaritza jaso du Usurbilgo Lanbide Eskolak

Txintxarri Aldizkaria 2015eko azaroaren 26a

Herrialde afrikarreko Hezkuntza Ministeritzako batzorde bat Usurbilgo Lanbide Eskolan izan da. Zubietako zentroan erabiltzen duten metodologia aztertu dute, gerora, Namibiako lanbide heziketan aplikatu ahal izateko.

Namibiako enbaxadoreak lagunduta egin dute bisita. Eskolaren alor guztiak aztertu dituzte. Hala nola, 'Arazoetan Oinarritutako Ikasketa' metodologia, metodologia, kudeaketa sistema errekurtsoak eta teknologia berrikuntzak. Usurbilgo Lanbide Eskolako kideen azalpenak eta iritziak arretaz entzun dituzte.

Jasotako ekarpenak Namibiako hezkuntza sistema hobetzeko aplikatuko dituzte.