Ostegunean, azaroaren 19an, ikasleek kontzertua eskainiko dute Manuel Lekuonako aretoan.
Miren Etxenagusia zuzendariak azaldu digunez, “Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak aurten ere “Musikalean” antolatuko du zortzigarren urtez. Bertan 48 musika eskola ezberdinetako 1700 ikasle eta irakasle baino gehiagok hartuko dute parte. Guztion artean eguna ospatuko dugu musikaz”.