Azaroaren 22an, igandean, eguerditik 13:30era, muxikoak eta plaza dantzak ikasi edo dantzatu nahi duten herritarrek aukera izango dute Okendo plazan.
Erketz EDT, Kukuka antzerki eta dantza taldeak eta Ttakun KEk antolatutako ekimenak dantzarekiko zaletasuna sustatzea du helburu.