Azken bi urtetan bezala, Udal Liburutegiko laguntzailea izango da Aitor Carrasco 2016an. Asteartean sinatu zuten akordioa Udalak, Atzegik eta Gureak taldeak.
Funtzio ugari bete beharko ditu. Liburu, CD eta DVDak ordenean jarri, fitxak artxibatu, eskutitzak jaso eta bidali eta eguneroko egunkarien bila joan, besteak beste. Pozik agertu da 34 urteko gaztea. Izan ere, laugarren urtea ere egongo den galdetu du. Oraindik jakiterik ez dagoen arren, gustura dabilen seinale.
Pauso berriak
Kontratazioa Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatutako Pauso Berriak programaren barnekoa da. Adimen urritasuna duten pertsonak mundu laboralean era normalizatuan txertatzeko helburua du ekimenak. Lehenik formazio kurtsoa jasotzen dute oinarrizko abileziak lantzeko, eta ondoren, praktika ikuskatuak egiten dituzte. Azken batean, laneko testuingurura naturaltasunez egokitzea da bilatzen dena