Abenduaren 20ko mahaiak osatu dira

Txintxarri Aldizkaria 2015eko azaroaren 19a

Estatuko Kongresua eta Senatua osatzeko hauteskunde eguna izango dira abenduaren 20a. Gaur Lasarte-Oriako hauteskunde-mahaietako kideak eta haien ordezkoak erabaki dira.

Gaur goizean ez ohiko Udalbatzarra izan da. Honetan abenduaren 20ko hauteskundetako mahaiak osatu dira.

Joantxo Morcillo Udaleko informatikariak eskainitako datuen arabera, errolda-zerrendetan hautesle izan ezin diren herritarrak kontuan izanik, 216 kargu betetzeko 9.780 hautesle daude.  

Izendatutako herritarrei aste honetan bidaliko zaiei jakinarazpena eta mahaikide izatea eragozten dieten arrazoi edo aitzakien alegazioa egiteko zazpi egun dituzte.

Zerrendak Udaleko webean eskuragarri daude.