3x3 saskibaloi txapelketa larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2015eko abenduaren 29a

Hirugarren urtez, Ostadar SKTko saskibaloi sailak 3x3 txapelketa antolatu du. Saskibaloi zaletuek hitzordua dute larunbata goizean, Udal kiroldegian.

Lasarte-Oriako kiroldegian saskibaloiaz gozatzeko aukera izango da larunbatean, urtarrilak 2, goizeko 9:00etatik aurrera. Azken urteetan arrakasta izan duen 3x3 txapelketa izango baita.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, maila ezberdinetako txapelketak izango dira ikusi halko direnak, "10-11 urteko alebinetatik 18 urte baino gehiagoko seniorretara". Gainera,neska eta mutilen lehiaketak izango dira.

Iazko arrakasta eta ikusle kopurua berdintzea espero dute antolatzaileek.