Independentziaren oztopoak

Txintxarri Aldizkaria 2015eko azaroaren 20a

Atzo, BAI ekimenak antolatutako topaketen bigarren hitzaldia izan zen.

Honetan Xabier Barandiaran soziologoak abertzaletasunak mende honetan duen erronkari buruz hitz egin zuen, independentzia.

Barandiaranek abertzale bezala independentziaren alde dituen arrazoiak azaldu zituen lehenik. Baina bere ustez egun hau gauzatzeko dauden oztopo eta zailtasunak ere azaleratu zituen.

Villa Mirentxura hurbildu ziren herritarrek haien iritzia emateko tartea ere izan zuten, hitzaldiaren osteko solasaldian.