Gaur eguerdian ospatuko du Udalak Oroimenaren eguna, Askatasunaren parkean. 12:00etan hasiko da ekitaldia.
'Askatasun parkea, parque de la libertad' panelak jarriko dira bertan, eta baita Gotzon Huegun herriko artistaren 'Biharraren oroipena' lana omentzeko plaka bat.
Ohi bezala, eskultura horren oinarrian lore-sorta bat utziko dute udal korporazioko kideek, eta 15 minutuko isilunea gordeko dute gero, terrorismoaren biktimen omenez.
Ekitaldia Andoainen
Bailarako Elkarbizi taldeak Andoainen burutuko du indarkeriaren biktimak gogoratzeko ekitaldia, 19:30etatik aurrera. Lopez de la Calle parkean bilduko dira, 'Askatasunari' izeneko eskulturaren bueltan. Inguruko herritarrei ospakizun horretara gerturatzeko deia egin diete antolatzaileek.