Atzo, astelehena, lapurreta izan zen Zumaburu auzoko supermerkatu batean. Ustezko egilea, gizonezkoa, bakarrik sartu eta arma txuriz mehatxatu ostean, diru guztia eskatu zuen.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, uneotan inbestigazioak irekita jarraitzen du.