Ura-estolderia tasa ordaintzeko azken egunak

Txintxarri Aldizkaria 2015eko azaroaren 13a

Lasarte-Oriako Udaleko zergabilketa bulegoak gogorarazten du, 2015eko 2. lauhilabeteko ura-estolderiaren tasa borondatezko epean ordaintzeko azken eguna datorren astelehena, azaroaren 16a dela.

Helbideratutako erreziboak borondatezko epearen azken egunean kargatuko dira, hau da, astelehenean. Helbideratu gabeko erreziboen ordainketa, Banku eta Aurrezki kutxetan egin daiteke, baita www.lasarte-oria.eus  web orrian ere: administrazioa – tramiteak on line – nire ordainketa on line.

Azken egun honetatik aurrera, ordaindu gabeko erreziboak dagokion errekarguarekin, premiamenduzko prozeduraren bitartez exijituko direla jakinarazten da. 

Edozein zalantza edo argibide behar izanez gero, jarri harremanetan Udaletxeko hirugarren solairuan kokaturiko Zergabilketa bulegoarekin edo 943 376187 telefonora deitu.