Rocioko Ermandadearen 20. urteurrena

Txintxarri Aldizkaria 2015eko azaroaren 13a

Semblante Andaluz elkartearen barruan dagoen Rocioko Ermandadeak 20 urte beteko ditu igandean. Data berezi hori ospatzeko bi ekitaldi xume antolatu ditu asteburu honetan.

Gaur 20:00etatik aurrera, Ermandadeko kide eta lagunei luntxa eskainiko zaie Semblante Andaluz elkartean. Ostean, Amigos del Sur taldearen emanaldia izango da.

Igandean, berriz, egun seinalatua izanik, bazkari herrikoia izango da elkartean eta ostean, Semblante Rociero koruaren musikaz gozatu ahalko da.