Osasuntsu egoteko, 'Ondo ibili'

Txintxarri Aldizkaria 2015eko azaroaren 13a

'Ondo ibili' egitasmoaren baitan, ostiralero 11:00etatik aurrea herriko hainbat bizilagun adinduk boluntario talde batek gidatuta ibilbide osasuntsuak egiten dituzte. Okendo plazan biltzen dira astero-astero eta hauetan parte hartzeak badu saririk.

Osasunean ibilbideek izan ditzaketen onurez gain, 10 ibilbide betetzen dituzten herritarrek kamixeta bat jasotzen dute.

Kirol eta Zerbitzu Sozialetako departamentuek herriko Biyak Bat, Odol-Emaileak eta Nagusilan elkarteen laguntzaz antolatzen dute ekimena eta egitasmoan parte hartzea sustatu aldera sariketa sistema ezartzea adostu zuten. 

Gaur lehen kamixeta banaketa egin da. Alkatearen eskutik, 7 lagunek jaso dute 10 ibilbide osasungarri egin dituztela akreditatzen dien elastikoa. Zaballosek aktibo mantentzera animatu ditu adineko pertsonak, beren bizi-kalitatea eta osasuna hobetzeko.