Orekatua izan zen lehenengo zatia, borrokatua; etxeko taldeak ez zuen baloi bakar bat ere galdutzat ematen, indartsu joaten ziren galdutako baloiak berreskuratzera. Joko zuzenaren aldeko apustua egin zuen Texasek, baloi luzeekin aurrelari bizkorrak bilatu nahian.
Horietako batean iritsi zen lehen zatiko aukera garbiena, baina Zarauzko atezainak bikain geratu zuen Texaseko aurrelariaren jaurtiketa. Lehen zatia amaitu aurretik ordea, etxeko taldeko jokalari bat, Walter, kaleratu zuen epaileak. Husnako emaitzarekin joan ziren bi taldeak aldageletara.
Texas ez zen kikildu ordea, eta markagailuan aurretik jar-tzea lortu zuen 60. minutuan Juan Carlosek sartutako golari esker. Orduan egin behar zuten lan zailena Vicente Gilen mutilek: Emaitzari eustea. 1-0ekoa mantendu zuten 75. minutura arte; atzeko lerroaren akats bat baliatu zuen Zarautzek markagailuan banakoa jartzeko.
Maldan gora jarri zitzaion norgehiagoka Texasi 80. minutuan, epaileak bigarren txartel horia atera baitzion Ander Iñigo jokalariari. Erabakia asko protestatu zuten etxekoek, eta are gehiago handik bi minutura Zarautzen aldeko penaltia. Kanpoko taldeak ez zuen hutsik egin eta 1-2 aurreratu zen. Handik amaierara bitartean berdinketaren golaren bila aritu zen Texas, baina ez zuen lortu.