Hori dela eta, Santo Tomas egunean, arratsaldez egingo den azokan, postua jarri nahi duten herritar edo elkarteek abenduaren 15 baino lehen eskaera egin behar dutela jakin arazten du Kultura saileko arduradunak.
Bi baldintza bete behar dituzte batetik eguneko giroan txertatzea, hau da, baserritarrez jantzia joatea eta bestetik, harrera euskaraz egitea.
Izena ematea egiteko kultura@ttakun.com helbidera mezua bidali behar dute interesatuek, honetan elkartearen izena edo taldearen arduradunaren izena eman behar da. Kultura saileko arduraduna ahal duen azkarren jarriko da harremanetan interesatuekin.