Lasarte-Oriako musika eskolak tresna berriak izango ditu. Udalak gaur jakinarazi duenez hurrengoak eskuratu ditu: hiru afinagailu kromatiko, aulkidun piano digitala, zeharkako txirula, flauta altua, panderoa eta anplifikadoredun gitarra klasikoa.
Guztira 3.992 euroko inbertsioa egin du.