Gai bati buruzko hausnarketa egin eta ostean, mokadutxo bat jan ahal dute bertaratzen direnek.
Lehenengoa saioa asteazkenean egin zen. Honetan Siria eta Kurdistan izan ziren gaiak.
Lehenik Beñat Iriondok lasarteoriatar talde batek Siriara eta zehazki Alepo eta Damaskora 2009. urtean egindako bidaia azaldu zuen argazkien bidez. Herritarren adeitasuna eta meskitetan zegoen bizia nabarmendu zuen.
Jarraian Txente Rekondok Ekialde Hurbileko hainbat herriek jasan duten jazarpena eta Turkiako egoera politikoaren laburpena egin zuen, gerora entzuleek Siria eta Kurdistanen bizi den egoera ulertzeko. Hala nola, kurdoak Sirian paperik gabeak direla aipatu zuen eta horrek zailtasun handiak sortzen dizkiela.
Solasaldiaren amaieran, afari-merienda gozoa dastatu zuten.
Hurrengo saioa, azaroaren 25ean da, 19:30ean, Xirimiri elkartean. Honetan Kubaren egoera aztertuko da.