Boulevardeko helmugara iristea. Hori da gaur 28.262 korrikalarik izan duten helburua, baina ez da lasterketa erraza izan. Korrikalariek haizea eta batez ere, beroari aurre egin behar izan diote eta asko izan dira amore eman dutenak.
Goizeko 10:00etan hasi da Behobiako lasterketa nagusia. Baina lehenagotik ikusi dira korrikalari, elbarri edo patinatzaileak bertan, baita FICOBAko tren geltokian ere.
Asko dira Behobiara iristeko garraiobide hau aukeratu dutenak eta horregatik, Lasarte-Oriako Euskotren geltokian ezohiko bidaiari mugimendua izan da gaur goizeko lehen orduetan.
Baina korrikalari edo patinatzaileez gain, eguraldia lagun, herritar ugari hurbildu da Donostiara edo ibilbideko puntu ezberdinetara haien senide edo lagunak animatzera.
Lasterketa
Elbarrituen lasterketa izan da 9:30ean jaiari hasiera eman diona. Ondoren, patinatzaileen txanda izan da. Azkenik, 10:00etan, atleta guztiek espero zuten unea iritsi da eta 17 taldeetan pixkanaka Behobia atzean utzi dute.
Donostiako helmugan Carles Castillejo, 01:01:13 eta Raquel Gomez,01:13:39, izan dira azkarrenak.
Herritarrak
206 herritar izan dira lasterketa amaitu zutenak. Horien artean azkarrena, Raul Gomez Margallo izan da, 01:10:22. Emakumeen artean, Maialen Garciak 01:29:45 denbora egin du.
Lasterkariez gain, herriko bi patinatzaileek ere amaitu dute lasterketa Jose Guerra eta Naroa Salsamendik.
Behobia gaztea
Eta gaztetxoek ere lasterketako zati bat egiteko aukera izan dute, Herreratik Boulevardera eta bertan izan dira herriko atleta gazteak ere.
Idoia Olasagasti junior mailako seigarren izan da eta jubeniletan Asier Olmos bederatzigarren eta Diego Gonzalez hamagarren.