Padel pistan zoru berria jarri da

Txintxarri Aldizkaria 2015eko azaroaren 2a

Osorik berritu zen aurreko astean zehar Loidibarrengo padel pistako zorua.

Udalak adierazi duenez, oso hondatuta zegoelako egin da konponketa. Honen aldaketa egiteko, 5.566 euroko inbertsioa egin da eta Gestión de Proyectos enpresak gauzatu du. Ordezkatu den belarra fibrilatu motakoa zen, eta instalatu dena berriz, filamentu bakarrekoa da. Zuntz mota berri hau gogorragoa da erabilerak eragindako desgastearen aurrean. Hori dela eta, erabilera-baldintza normaletan, gehiago iraungo du zoru berriak.