Abenduaren 20ko hauteskundeetako errolda ikusgai

Txintxarri Aldizkaria 2015eko azaroaren 3a

Hautesle-erroldan akatsen bat izanez gero, azoaroaren 2tik 9ra erreklamatzeko aukera izango da.

Espainiako Kongresu eta Senaturako abenduaren 20ko hauteskundeetako hautesle errolda ikus daiteke dagoeneko. Zerrendatik at edo behar bezala agertzen ez denak erreklamazioa jartzeko aukera izango du azaroaren 2tik 9ra Udaletxean edota Donostiako Hauteskunde erroldaren bulegoetan, Jose Maria Soroa kaleko 23an, Gros auzoan. 2015eko uztailaren 30era arteko egoera hartuko da soilik kontuan.

Zerrendak https://sede.ine.gob.es webgunean kontsulta daitezke.