Eguberrien irrikaz

Txintxarri Aldizkaria 2015eko abenduaren 22a

Lasarte-Oriako ikastetxeerako haurrak Eguberrietako oporrak iristeko irrikitan egon dira. Baina aurretik, Eguberrietako jaialdi edo ekintza bereziak izan dituzte.

Landaberri LHkoek abenduaren 12an ospatu zuten jaialdia. Garaikoetxeko txikiek berriz lehengo ostiralean, gabon kantez osatutako emanaldia eskaini zizkieten gurasoei. Jon Lasa musikariaren laguntza izan zuten.

Sasoeta-Zumaburuko ikasleek aldiz, atzo San Tomas eguna ospatu zuten. 

Gainera, Sasoeta eraikineko gaztetxoenak, kalera atera eta Jaizkibel plaza, erdialdea eta Zumaburu aldea girotu zituzten Eguberrietako doinuekin. Amaitzean, txistorra jan zuten guztiek.