Antolatzaileek jakitera eman dutenez, Txorimalo Gazte Kolektiboaren eta Elebeltz Eztabaida eta Sorkuntza Askerako Topagunearen 4. urtemuga ospatu nahi dute ekintza honekin.
Era honetara, herrian ezarritako asialdiari alternatiba bat sortze bidean ospatzen zen Multimusikala jaialdiari jarraipena ematen diote.
Kontzertu eta DJak
Horretarako arratsaldeko 18:00etatik ordu txikiak arte iraungo duen jaialdia izango da Elebeltzera hurbiltzen direnen gozamenerako.
Hainbat talde eta bakarlari izango dira topaguneko oholtzan, Anitruta, Eneritz Furyak, Kaxianoren alabak, Ventura, Zona Especial Norte eta Superdozer.
Plateretan diskoak jartzen, berriz, Aural Mode, Xabeat, Iban Device, Furonia eta Paolo Solo.