Ibon, Santi, Rafa, Jabi, Pello, Aitzol eta sakabanatuta erbestean zein sasian diren euskal preso guztiak gogoan izango dituzte urtarrilaren 8an, ostirala, Manuel Lekuona kultur etxean.
Seigarrenez, 'Harresi guztien gainetik, sarraila guztien azpitik' errezitaldia egingo da herrian eta beste behin, euskal presoen idatzi eta lanak ikusgai izango dira Manuel Lekuonako oholtzan.
Aurten, espetxe borroka eta kaleko sostengua izango da emanaldiko ardatza.
Izan ere, antolatzaileek nabarmendu moduan, luzea da senideek, presoek eta hauen eskubideen alde herritarrek egin duten bidea.
“Gatazkaren konponbidean urratsak eman ahala iritsiko da bestelako ekimenak antolatzeko garaia, bien bitartean Harresien bestaldetik jasotako hitzak ilusioz eta artez jantziko eta zuekin partekatuko ditugu,” atxiki dute antolatzaileek.
Emanaldiko sarrerak 5 euro balioko ditu eta salgai izango dira kultur etxeko leihatilan.
Gonbidapena
Era berean, hurrengo egunean Bilbon izango den manifestaziorako deia ere luzatzen dute.
Bilbora autobusez joateko txartelak Ilargi, Gure Etxea, Artizar, Trumoi eta Insaustin daude salgai. 10:00etan irteten den autobuserako txartel bakoitza 12 euro balio ditu; 15:00etan irteten den autobuserako txartelak berriz, 10 euro.