Erketz EDTk gaur egungo taldekideak eta urte guzti hauetan taldeko partaide izan diren guztiak gonbidatu nahi ditu abenduaren 29an 19:30ean Lasarte Oriako Manuel Lekuona kultur etxean egingo den bilerara.
Bileraren gaia 2018an Erketz EDT taldearen 50. Urteurrena izango da eta prest dagoen jendearekin ospakizun berezi hau behar den moduan antolatzeko, komisio bat sortzea da helburua.