Alkate Jesus Maria Zaballosek azpimarratu zuen “lasarteoriatar guztientzako eredu” direla.
Sei kirolari omendu dituzte. Eneritz Busto atleta, body fitness txapeldun Eva Crespo, Axier Arteaga pilotaria, Maialen Chorraut piraguista eta Xabier Elizegi eta Iñigo Ibarburu igerilariak.
Merituak
Eneritz Busto Caliko gazte mailako munduko txapelketan aritu da 100 hesidun metroko txapelketan. Espainiako txapeldun ere izan da.
Eva Crespo Espainiako txapeldun izan da laugarren aldiz body fitness modalitatean.
Axier Arteagak bihar jokatuko du Bankoa-DV txapelketako finala, eta aurki igoko da profesional mailara, Asegarce enpresaren eskutik.
Maialen Chorraut hirugarren izan da test olinpikoan, eta aurretik brontzezko domina lortu zuen 2012ko Joko Olinpikoetan, besteak beste.
Iñigo Ibarburu gazte mailako Espainiako txapeldunorde izan da 100 metroko tximeleta estiloan.
Xabier Elizegi Manhattan Island Marathon Swim lasterketa ospetsuan hirugarren izan zen.