Abenduaren 22an Kiroldegiko igerilekuan plisti-plasta aritzeko aukera edukiko dute 2005 eta 2011 bitartean jaiotako haurrek, 10:00etatik 12:00etara. Bazkide ez direnek 3,70 euro ordaindu beharko dituzte.
Ondorioz, igerilekua ez da erabilgarria izango gainontzeko bazkideentzat. Andoain, Usurbil edo Urnietako instalazioak erabili daitezkeela gogoratzen du Kirol zerbitzuak.