Eguberrietan oparitu euskarazko produktuak

Txintxarri Aldizkaria 2015eko abenduaren 18a

Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria argitartu eta banatu da etxeetan.

Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute Euskal Herriko 140 bat udal eta mankomunitatetako euskara batzordek, tartean Lasarte-Oriakoak.

Erabilgarri eta probetxugarria

Gurasoentzako eta 12 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erreferentzia biltzen ditu edizio berri honek.

Merkatuan dauden produktuen artean hautaketa egin da, berritasuna, egokitasuna eta kalitatea kontuan hartuta. Eta zazpi ataletan sailkatuta jaso dira: musika, liburuak, aldizkariak, DVD filmak, jostailu eta jokoak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. 

Gainera, produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ematen da, eta zenbait ataletan adinaren araberako banaketa egiten da. 

Honetaz gain, katalogoaren azken orrialdeetan haurrek jolasteko tartea ere badute. Honetan 7 desberdintasunak, hizki-zopa edo laberinto bat 


Edizio digitala berrituta

Paperekoaz gain, www.katalogoa.eus  webgunea berrituta aurkituko duzu, mugikor eta tabletetara egokitua.

Orrialde berriak diseinu berritzailea du eta beste hainbat osagai interesgarri ere baditu.

Era berean, idazle, musikari, filmagileekin egindako elkarrizketak, haien inguruko albisteak, nobedadeak, iritziak, ikusi eta irakurtzeko aukera izango duzu webgune berrituan. 

Produktu gehiago

Bertan, paperean jasotako produktuez gain, merkatuan aurki daitezkeen beste asko agertzen dira. 

Aukera dago, gainera, argitaletxearen denda birtualera iristeko produktuaren gainean klik eginez eta, nahi izatera, begiz jotako produktuaren erosketa etxetik egiteko. 

Urte osoan bizirik eta eguneratua dagoen gunea da www.katalogoa.eus, argitaletxeek beraiek aukera baitute produktu berriak zuzenean sartzeko merkaturatu ahala eta deskatalogatuak gelditu direnak kentzeko. 

Hartara, webgunea urte osoan kontsulta daiteke, eta informazio berria eta interesgarria aurki daiteke bertan. 

Produktuen bilaketa azkarra egiteko aukera ere baduzu, adinaren, prezioaren nahiz beste ezaugarri batzuen arabera merkatuan dauden produktuak aurkitzeko

120.000 ale

Paperezko edizioari dagokionez, aurten 120.000 ale inguru banatuko dira Euskal Herri osoan.

Lasarte-Orian haur eta nerabeak dauden etxeetara bidali da, esate baterako.