Bihar, abenduak 19, 20:30tik aurrera Alboka Abesbatzak urtero bezala Gabonetako kontzertua eskainiko du Ama Brigitarren komentuan.
Abesbatzak Montse Latorre zuzendariaren gidaritzapean, nazioarteko, zein euskal gabon doinuak abestuko ditu, Amaia Dorronsoro piano jolea lagun dutela. Hala nola, John Rutterren 'Christmas Lullaby', 'Birjiña maite' edo Junkal Guerreroren 'Non degu non?' kantuak.