Musika Eguberriei ongi etorria eginez

Txintxarri Aldizkaria 2015ko abe. 17a, 10:00
Udal Musika eskolako kideek Manuel Lekuona kultur etxea Eguberri giroan murgildu zuten atzo arratsaldean.

'Oi Bethleem', 'Birjiña Maite', 'Olentzero', 'White Chistmas' edo 'Santa Claus is coming to town' doinuak entzun ziren atzo Manuel Lekuonako areto nagusian. Gitarra, txistua, zeharkako flauta edo biolin taldeek, piano joleek eta abesbatzak euskal, zein nazioarteko Gabon kantez osaturiko emanaldia eskaini zuten.

Baina izan zen tartetik, doinu klasiko eta ezagunentzat ere. Esate baterako, John Lennonen 'Imagine', Simon eta Garfunkelek ezaguna egin zuten 'Scarborough fair' edo Policen 'Every breath you take' abestiez gozatu ahal izan zuten emanaldira hurbildu ziren herritarrek. 

Kantuak lagunduz Eguberrietako irudiak ere ikusi ahal izan ziren pantaila handian. Emanaldi ederra Eguberrien atarian.