Gaur ireki da Lilatoian izena emateko epea

Txintxarri Aldizkaria 2015eko abenduaren 15a

More kolorea hartuko dute Donostiako kaleek datorren urteko martxoaren 6an: Lilatoiaren 27. edizioa jokatuko da egun horretan. Antolatzaileek gaur ireki dute izena emateko epea, otsailaren 25ean itixko dena. Beraz, lasterketa ezagun horretan parte hartzen duten herritarrak apuntatu daitezke jada proba horretan.

Antolatzaileek ohi baino lehenago ireki dute 2016ko Lilatoian izena emateko epea. Gaurtik aurrera apuntatu daitezke jada proban parte hartu nahi duten korrikalari denak, kirolprobak.com atarian, 10 euroko prezioan. Otsailaren 25a izango da izena emateko azken eguna. 14 urte eduki beharko dituzte korrikalariek gutxienez. 

Korrikalarien muga 5.500 parte hartzailekoa izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. 11:00etan hasiko da proba, Bulebarrean. 5 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek. Lasterketa eguna baino lehen dortsal-txipa eta kamiseta eskuratu beharko dituzte lasterkariek, Donostiako emakumeen etxean (Okendo Kalea, 9). Martxoaren 4an eta 5ean egin ahalko dute hori, 11:00etatik 20:00etara bitartean.