Xixukoren bisitak ikastetxeetan

Txintxarri Aldizkaria 2015ko abe. 15a, 11:30
Olentzero etortzeko astebete eta egun batzuk besterik ez dira geratzen. Olentzero gauzak prestatzen ari da haur guztiek opariak izan dezaten, baina horretarako haurren eskutitzak jaso behar ditu eta Lasarte-Orian laguntzaile berezi bat du horretarako, Xixuko.

Bihar eta ostegunen, Lasarte-Oriako ikastetxeetan izango da Xixuko olentzeroren etorreraren berri emateko.

Haurrei Olentzerori opariak eskatzeko gutunak banatuko dizkie. Hauek abenduaren 24rako prest izan beharko dituzte etxeko txikiek Olentzero, Mari Domingi edo Xixuko berari emateko.

Eta honetaz gain, Xixukok haurrek egindako marrazkiak jasoko ditu Okendo plaza Olentzeroren etorrera egunean apain-apain egon dadin.

Haurrei marrazki ederrak prestatu eta Olentzeroren etorrerara gonbita egiteko bideoi berezia egin du Xixukok, Mari Domingi eta Porrotxekin batera.