'Ikastolak 2050' liburuaren aurkezpena

Txintxarri Aldizkaria 2015eko abenduaren 14a

Xumela Koruaren 10. urteurrena dela eta, hainbat ekitaldi burutzen ari da korua hilabete hauetan.

Oraingoan, 'Ikastolak 2050' liburu aurkezpena antolatu du. Hitzordua gaur da, arratsaldeko 18:00etan, Landaberri DBHko Musika gelan. 

Aurkezpen berezia da izan ere, koruko zuzendari den Josu Txapartegi “Txapas”-ek idatzi baitu liburua eta berriki, kalera atera du, EREIN argitaletxeak.

Hezkuntza eta etorkizuna

Txapas, koruko zuzendaria izateaz gain irakaslea ere bada eta jubilatuta egon arren ez dago erretiratuta. Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan eta herrigintzako ekimen ugaritan ari baita lan eta lan.

'Ikastolak 2050' liburuarekin iragana eta oraina oinarri hartuz etorkizunera jartzen du begirada. 

Ekitaldi honetara Lasarte-Oriako ikastetxeetako irakasle, ikasle, gazte  zein gurasoak daude gonbidatuak bereziki, eta orohar hezkuntzarekin interesa duen edonor. 

Miren Amuriza

Bestalde, abenduaren 20ean ere, 'Kapulana bat zintzilik' emanaldia antolatu du koruak Ttakun K.E.-ren laguntzaz. 

Miren Amuriza izango da bertsotan eta Mozanbikera egindako bidaiaren inguruan kontu-kontari, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Abend Kafe-antzokian.

Sarrerak 5 euro balio ditu eta asteazkenetik aurrera eskuragarri izango dira Abend eta Jalgi tabernatan.