Berriako kazetariak Islandian hil zituzten euskal baleazaleen gertakari historikoa fikzionatu du liburuan. Petxarromanek aurkezpenean jakitera eman zuenez, gertakari honi buruz gutxi dago jasoa eta hau da euskaraz idazten den lehen errelatoa.
1615ean, Donostiatik Islandiara bidaiatu ziren arrantzaleen istorioa kontatzen du. Ipar Mendebaldeko Fiordoetako magistratuarekin baimen idatzia zuten, baina Danimarkako erregeak moztu egin nahi du kanpoko balezaleen jardun eta guztiz debekatzen du edozein arrantza mota uhartean. Gainera, bizkaitarren gaineko heriotza zigorra ere ezartzen du.