Literatura galegoari tartea

Txintxarri Aldizkaria 2015eko abenduaren 14a

Bihar, arratsaldeko 18:30etik aurrera, Irakurle Txokoko lagunek hitzordu berria dute literaturarekin.

Oraingoan, Iolanda Zuñigaren 'Post-It bizitzak' liburua aztertuko dute. Estatuko beste hizkuntza batetako literatura lana izango dute aztergai. Izan ere, Zuñigak galegoz idazten baitu. Alabaina, Txokoko lagunek Iñigo Roquek euskarara itzulitako bertsioa landuko dute. 

Liburu honetan 46 istoriotxo aurkezten dira eta garraztasuna, amorrua, ironia eta umore beltzez betetako istorioak dira.