Interesa dutenek kirolprobak.com atarian eman beharko dute izena, abenduaren 27a baino lehen. Lasterkariek 16 urte eduki beharko dituzte gutxienez, eta 5 euro ordaindu. Lasterketa 16:00etan hasiko da; 6,2 kilometroko ibilbidea burutu beharko dute korrikalariek, Okendo plazatik hasita.
Lasterkariekin batera Ipar Martxa edo Nordic Walking delakoan aritzen den taldetxo bat ere aterako da egun horretan Okendotik. Proba hasi baino ordu erdi lehenago aurkezpen ekitaldi bat prestatu dute antolatzaileek.