Hiru kategoriatan eman ahalko da izena: Eskola Kirola, infantilak eta kadeteak.
Ostadar SKTren areto-futbol alorrak jakinarazi duenez, bilera informatiboa egingo du etzi Michelinen, txapelketan izena emateko interesa duten taldeekin. 19:00etan elkartuko dira.
Apuntatzen diren taldeak 7 jokalariz osatuta egon beharko dute gutxienez eta 12z gehienez, antolatzaileek zehaztu dutenez. Talde bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu, Ostadarrek Geltoki kalean duen bulegoan, 18:00etatik 20:00etara bitartean.