Txorizo jana antolatu zuten Podemos-Ahal Dugu alderdiko kideek Okendo plazan.
Nagua Alba kongresurako Gipuzkoako zerrendaburua eta Josetxo Arrieta Gipuzkoako senaturako hautagaia bertaratutako lasarteoriatarrekin bildu ziren.
Azaldu dutenez, ekimenarekin 'txorizo' hitzaren zentzu bikoitzarekin jokatu nahi izan dute. Espainian Gobernuan horrelako asko egon direla azpimarratu, eta horiek “irenstera” gonbidatu dituzte herritarrak.
Ustelkeriaren aurkako borroka izan da Ahal Dugu alderdiaren oinarria kanpainan. Hala ere, beste gai batzuk ere azpimarratu dituzte. Hala nola, “gizarte ezberdintasunekin bukatu eta enplegu duina sustatu”.
Halaber, informazio gunea ere ipini zuten, sortutako zalantzak, kexak eta bestelakoak partekatu ahal izateko.
Semper kirol elkarteekin
Bestalde, goizean, PPko Kongresurako zerrendaburua Borja Semper Lasarte-Orian izan zen.
Alejandro Saenz Lasarte-Oriako PPko zinegotziarekin batera herriko kirol elkarteekin bilera izan zuten hauen beharrak jakiteko.
Ostean, herriko kaleetatik paseoa eman Osasun zentrora arte eta kafe bat ere hartu zuten.
Egunotan azpimarratu dute “Espainiak funtzionatzearen garrantzia”. Izan ere, euren ustetan, hori da “Gipuzkoa eta Euskadi” indartsu izateko gakoa.