Kontzertuaren oinarria gabonetako euskal kanta klasikoen moldaketek osatuko dute. Esaterako, ‘Gabeko Izar’, ‘Hator, Hator’, ‘Gabon Gauean’ eta ‘Elurra Teilatuan’.
Gitarra, pianoa, zeharkako flauta, biolina, tronpeta eta ahotsak uztartuko dituzte Udal Musika Eskolako Ikasleek.
Eguberrietako kanta unibertsalak ere interpretatuko dituzte. ‘White Christmas’, ‘Stille Nacht’ eta ‘Santa Claus Is Coming To Town’, besteak beste.
Bach, Beatles, The Police...
Abesti klasiko ezagunekin ere gozatzeko parada izango dute bertaratutakoek. The Beatles-en ‘Blackbird’, The Police-n ‘Every Breath You Take’, John Lennon-en ‘Imagine’ eta Bach-en ‘Aria Suit’ entzun ahal izango dira, adibidez.
Asteazken arratserako, plan bikaina.