Janari banaketa egin dute arazo ekonomikoak dituzten familien artean

Txintxarri Aldizkaria 2015eko abenduaren 11

Egoera ekonomiko larrian dauden 234 familien artean 7.189 kilo janari banatu dituzte. Batez ere, kontserbak eta oinarrizko elikagaiak dira lagindutakoak. 2016ko otsailean errepikatuko da ekimena. Interesatuek Udaletxeko erregistro orokorrean eska dezakete eskuorria.

Behar handiena duten pertsonak laguntzeko Europako funtsak kudeatu du elikagaien bilketa.
Bi urtetik beherako haurrentzako janaria jaso dute, batetik. Esaterako, umeen zerealak, esne-hautsa eta fruta nahasketak. Halaber, adin guztietako pertsonentzako elikagaiak ere banatu dituzte. Babarrunak, oliba-olioa, arroza, esnea eta mota guztietako kontserbak, besteak beste.

Adibidea

Zer nolako laguntza jaso duten irudikatzeko, hona hemen 234 familietako bati emandakoa:
12 arroz pakete, 8 garbantzu pakete, 8 babarrun pakete, 40 litro esne, 12 pasta pakete, 16 gaileta pakete, 4 leka lata, 8 litro oliba-olio, 32 atun lata, kontserbazko frutadun 12 lata eta barazki kremadun 4 poto.

Lau kide ditu familia honek.

Irizpideak

Gizarte langileek hautatu dituzte familia onuradunak, aldez aurretik ezarritako bi irizpideei jarraituz.

Batetik, Udal tasen eta prezio publikoen salbuespen eta hobarien zerrenda barruan egon behar zuten; eta, bestetik, aldeko gizarte txostena eduki.

2016ko otsailean egingo dute hurrengo banaketa. Eskaera egin nahi duenak eskuorria eska dezake udaletxeko erregistro orokorrean. 

Irizpideen inguruko zalantzak ere bertan argituko dituzte.