2004 eta 2003an jaiotako neskak eta 2003an eta 2002an jaiotako mutilak aritu ziren Alebinen Ligako 3. jardunaldian, Andoainen; 19 igerilari guztira. Ederki aritu ziren gaztetxo guztiak, 200 libre zein 100 bizkar probetan. Bietan hartu zuten parte horietako askok.
2002ko mutilen artean, Lander Sorozabal izan zen protagonista nagusia, 200 librean zein 100 bizkarrean lehenengo postuan amaitu baitzuen. 2'28''38ko eta 1'17''13ko denborak egin zituen bi distantzia horietan, hurrenez hurren.
2003an jaiotako mutilen kategorian, Unai G. Somovilla izan zen jaun eta jabe arestian aipatutako bi distantziatan. 2'23"91 segundotan geratu zuen kronometroa 200 librean, eta 1'13''34an 100 bizkarrean.
Neskak ere bikain
Joane Arzalluz bigarren izan zen 200 librean, 2004an jaiotakoen artean, 2'26''41eko markarekin. 100 bizkarrean berriz, hirugarren denbora onena egin zuen, erlojua 1'25''40an geratuz.
Azkenik, 2003an jaiotakoen artean, Leire Martin nagusi izan zen 200 libreen proban, 2'24''67 markarekin. 100 bizkarreko proban aldiz, Ainhoa Martin hirugarren izan zen 1'21''09ko denborarekin.