Ezin hobea izan da Euskadirekin aritzeko lehenengo deialdia Aitor Anabitarte herritarrarentzat. Gizonezko infantilen lagunarteko txapelketa jokatu du Pola de Lena herrian (Asturias) abenduko zubian zehar, eta jokatutako hiru norgehiagokak irabazi.
Euskadik Asturiasen aurka neurtu zituen indarrak lehenengo; 61-45 irabazi zuten. Bigarren neurketa Gaztela-Leonen aurka jokatu zuten, eta 51-65 irabazi. Azkenik, Galiziaren kontra 53-70 irabazi zuten, txapelketa biribila osatuz.