Eguberrietako Haur Parkeko taberna eta sarrerak ASIDELen esku

Txintxarri Aldizkaria 2015eko abenduaren 2a

Atzo Lasarte-Oriako Udalak Eguberrietako Haur Parkeko sarrera eta tabernaren kudeaketa lagatzeko hitzarmena sinatu zuen ASIDEL elkartearekin.

Lasarte-Oriako Udalak eta Lasarte-Oriako langabetuen ASIDEL elkarteko ordezkariek atzo Eguberrietako Haur Parkeko sarreren eta tabernaren kudeaketa eskumena hitzartu zuten.

Honen bitartez, ASIDELek Eguberrietako parkea iraun bitartean, abenduaren 20 eta 31a, honen sarrera eta taberna kudeatuko du. Era berean, eskuratutako dirua elkartearentzako izango da.

Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak urtero elkarte edo Gobernuz kanpoko erakunde bati sarrerak eta taberna kudeatzeko aukera ematen zaiola gogora ekarri zuen, "hau ASIDELen hirugarren urtea da" eta ekimen hau elkarte hauentzat positiboa dela azpimarratu zuen.