Alkateak pintadak gaitzetsi ditu

Txintxarri Aldizkaria 2015eko azaroaren 29a

Lasarte-Oriako hainbat hormetan ETAren aldeko pintadak agertu dira

Jesus Zaballos alkateak atzo Lasarte-Oriako hormetan agertutako pintadak gaitzetsi ditu ohar bidez. Oharrak honela dio:

“Atzo, betiko intoleranteek, gure herriko hormak berriro ere pintadez bete dituzte, batzuk ETA talde terroristaren aldekoak. Beti bezala, haien ideiak beste herritarrei inposatu nahi dizkiete. Kasu honetan gure hormak zikindu dituzte haien aldarrikapena ikustera behartzeko.

Alkatetzak honek berriro ere horrelako ekintza gaitzesten du eta berriro gerta ez dadin espero du. Askatasuna eta demokrazia intolerantetik babesten jarraituko dugu“