Reggaeaz gozatzeko jaialdi paregabea

Txintxarri Aldizkaria 2015eko azaroaren 29a

Bart, ‘Reggae Fever’ izeneko irratsaioa sustatze aldera jaialdia izan zen Elebeltz Topagunean.

Goizeko ordu txikiak arte, reggae musika eta bere eratorriez gozatzeko aukera izan zuten Elebeltzera hurbildu ziren pertsonek hainbat talde eta DJen eskutik. 

Oholtzan hiru talde, Bilbomatiks, Zartako-K eta Q Aren’t Ones izan ziren eta diskoak jartzen, berriz, Sir Gorka eta herriko Naken Selektor DJak.

Aurretik, 18:00etatik 21:00etara, Elurtza tabernan reggae zaleek jaialdirako motorrak berotzeko aukera izan zuten, Charlie Mondadientes eta Ritxi Skatalite DJek saioa eskaini baitzuten.