Honetan Brigitarren komentuko organoa izango da protagonistetako bat, izan ere, 100 urte betetzen baititu.
Haizea Muñoz sopranoa eta Ana Belen Garcia organistak beraz, emanaldi berezia eskainiko dute ostiralean arratsaldeko 19:30etik aurrera Ama Brigitarren komentuko kaperan.
Emanaldian ahotsa eta organoaz batera edo organoaren doinuez soilik gozatzeko aukera izango da.
Bach, Foure, Haendel edo Purcell egile ezagunen doinuak eskainiko dituzte, baita euskal konpositoreenak ere, hala nola, Guridi eta Aita Donostia.
Organoa
Era honetara, Musika Topaketek Ama Brigitarren komentuko organoaren urteurren berezia ospatuko dute.
Organoa Azpeitiko 'Vd. de Amezua, Argonés, F. Eleizagaray y Cia.' enpresak egin zuen Brigitarrek berak eskatuta.
1915eko urtarrilaren 26an inauguratu zen eta bertan izan ziren Julio Valdes presbiteroa edo Jose Olaizola Donostiako Santa Maria elizako organista ere.
1991ean, Alejandro Usabiagak zaharberritu zuen.
Ana Belen Garciaren eskutan eta Haizea Muñozen ahotsarekin nahastuaz, bere doinua entzun ahalko da ostiraleko hitzorduan.