Abenduaren 3an, ostegunean, euskararen eguna dela gazteei ohartarazteko kirol jarduna euskara hutsean egin da. Horretarako, saioa girotu duten doinuak eta argibideak euskaraz izan dira.
Gaztetxoek adi jarraitu dituzte jarraipenak eta ederki egin dute dantza Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Esne Beltza edo euskal kanten bertsioak jarraituz.