Argiztapen 'hobea' Eguberrietan

Txintxarri Aldizkaria 2015eko azaroaren 29a

Lasarte-Orian aurten ere Eguberrietako argiak dizdizka izango dira kale, biribilgune eta hainbat udal eraikinetan.

Udalak eguberrietako argiztapenaren kontratazioa esleitu du, 18.186 euroko aurrekontuarekin. 

Astigarragako Maykolux enpresa ari da dagoeneko lanean eta akordio batera iritsi da Aterpea Merkataritza elkartearekin gure herriko kaleek jaiegun horietan izan beharko duten argiztapena zehazteko.

Udalak adierazi duenez, adostutako aurrekontuari esker, gure herriko kale eta auzo gehiagotara eraman ahalko da argiztapen hori, “bereziki sentigarriak diren egun horietan”.

Argiak piztea

Udalak jakitera eman duenez, abenduaren 4ean 21:00etan argiak piztuko dira. Era honetara, Eguberrietako giroan murgilduko dira gure herriko kaleak.