Inauterietako diru-laguntzen eskaera

Txintxarri Aldizkaria 2015eko azaroaren 30a

Abenduaren 9 eta 18a bitartean egin beharko dira eskaerak Udalaren Erregistro Orokorrean.

Lasarte-Oriako Udalak 2016. urteko inauterietako dirulaguntza eskaerak abenduaren 9 eta 18a bitartean egin beharko dira Udalaren Erregistro Orokorrean.

Egoitza Lasarte-Orian duten pertsona fisiko eta juridiko publiko nahiz pribatuak izan ahalko dira laguntzen onuradun. Inauterietako konpartsak edo otsailaren 4 eta 7 bitartean garatzen diren jarduerak eta/edo programak diruz lagunduko dira.

Deialdi honi buruzko informazio gehiago azaroaren 16ko GAOn dago eskuragarri.