Hasieran aurreikusitako proposamenean aldaketak egin ditu Udalak. Argazki-kamera berri bat erosiko du, zabortegia ixteagatik San Marko mankomunitateari ordaintzeko diru-partida bat sartuko du eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko lanak burutzeko kreditua handituko du, aurrez finkatutako kopurua ez baita nahikoa lan denak egiteko. Onartua izan zen proposamena, 10 aldeko bozka eta 5 abstentziorekin. 17 zinegotzi dira guztira, baina EH Bilduko Gorka Lizarraga eta Kristina Bernal zinegotziak ez dira egon pleno aretoan.