Jostailu bilketa horretan ekarpenen bat egin nahi duen orok lehen aipatutako egunetan joan beharko du PSE-EEk Lasarte-Orian duen egoitzara, arratsaldeko seietatik zortzietara bitartean. Bertan egongo dira talde sozialistako eta komite lokaleko kideak, jostailu bilketa hori egiten.
Bilketa horretan parte hartzen duten herritarrek boleto bat jasoko dute, eta bizikleta baten zozketan sartuko dira. Gabonetako loteria sariko azken bi zenbaki berberak dituen boletoaren jabea izango da irabazlea.
Jostailuak biltzen amaitu ostean, PSE-EEek Lasarte-Oriako Gobernuz kanpoko erakunde bati emango dizkio, haiek herritarren artean banatu ditzaten jostailu horiek.