Gaztetxoen zunba saioa, euskaraz

Txintxarri Aldizkaria 2015eko azaroaren 26a

Larunbatean, azaroaren 28an, LHko eta DBHko ikasleei zuzendutako zunba saioa egingo da Udal Kiroldegiko pistan.

Saio irekia izango da, eta 11:00etan hasiko da. Ez da izena eman beharko, baina azaldu dutenez, kirol arroparekin jantzita minutu batzuk lehenago azaldu beharko da kiroldegira.

Kirol jarduna euskaraz egitea da ekimen honen helburua. Horretarako, saioa girotuko duten doinuak eta argibideak euskara hutsean izango dira.